Fisikako edukiak azaltzeko Flash animazioen erabilera zabaltzen ari da. Webgune honek gai orokor batzuk jorratzeko interesgarriak izan daitezkeen animazioak eskura uzten dizkizu. Animazio bakoitza nabigatzailearen leiho berri batean agertuko da. Animazioak ikusteko behar den Flash erreproduzitzailea, doan, http://www.macromedia.com/ helbidean lor daiteke.
Animazioak hurrengo gaietan sailkatu dira:
· Kaos
· Elektrizitatea eta Magnetismoa
· Uhinak
· Optika
Horrez gain, animazioak sortzeko Flash nola erabili azaltzen duen aurkezpen labur bat prestatu dut. Pantaila ugarien kopiak eta Flash animazioak txertatuta ditut. Hori dela eta bere tamaina 173 Kb-ekoa da. Lortzeko hemen klikatu (nabigatzailean leiho berri bat irekiko da). (Flashekin lana nola egiten den ikasi nahi baduzu tic@'t-en ikastaro bat eskeintzen dugu).
Zerrendan 80 animazio baino gehiago daude. Batzuk sinpleak dira, beste batzuk konplexuak. Berriak direnak
irudiarekin nabarmentzen dira.
Kasu batzuetan “Ikasketa Unitate” bezala eskeintzen dira animazioak. Animazioarekin batera sarrera labur bat eta interaktibitatea ahalbideratzen duen test bat agertzen dira. Lan hori Elena Latorre Playán-ek eta Yuri Milachay Vicente-k egina da.
| Gaia |
Izenburua |
Deskribapena/Iruzkina |
| Kaos |
Mapa logistikoak kaosa gertatu aurretik populazio mailan gertatzen diren bidebanatzeak azaltzen ditu. |
|
| Kaos |
Lorenz erakartzailea behatuko dugu egoera kaotikoan. Erakartzailea bira daiteke. |
|
| Kaos |
Finko dauden 2 eguzki eta planeta 1. Hasierako baldintzak kontrolagarriak dira. Beste 4 planeta independente gehi daitezke. Kalkulu gaitasun egokia duen ordenagailua behar da. |
|
| Mekanika |
Distantzia eta desplazamenduaren arteko desberdintasuna agertzen duen animazio sinplea. |
|
| Mekanika |
Azelerazio uniformea duen dimentsio bakarreko gorputz baten zinematika. Abiadura-denbora eta posizio-denbora grafikoen arteko desberdintasuna azaltzen da. Abiadura eta azelerazio grafikoen integrazioa ere erakusten da. |
|
| Mekanika |
Hasierako abiadura zero ez duen auto batek alda daitekeen azelerazio uniformea du. |
|
| Mekanika |
Grabitatearen eraginez Lurreko gainazaletik gertu dauden 2 bolen erorketa askea aztertzen da. Bietako baten abiadura horizontala alda daiteke. |
|
| Mekanika |
Erlatibitate Galilearraren ilustrazioa. Adibide gisa, belauntzi bateko mastatik erortzen uzten den pilota bat erabiltzen da. |
|
| Mekanika |
Airearen marruskadura arbuiagarria den leku batean proiektil batekin tiro egiten da. Hasierako altuera eta angelua alda daitezke. |
|
| Mekanika |
Proiektilen higiduraren zinematikaren azterketa. |
|
| Mekanika |
Ikasgela klasikoaren erakustaldia. Beti hobe izaten da, ahal bada, erakustaldi erreala. Gero ikasleek animazioa hau errepaso ariketa bezala erabil dezakete. |
|
| Mekanika |
Bi bola ia marruskadurarik gabeko bi errailetik errodatzen ari dira Lurreko gainazaletik gertu. Helmugara lehena nor iritsiko den aurresan behar da. Ariketa hau zaila suertatzen zaie fisikako ikasle hasi berri askori. |
|
| Mekanika |
“Bolen Lasterketa” animazioak disonantzia kognitiboa eta errefusa sortzen ditu hasi berri diren ikasleengan. Horietako batzuei animazio honek egiten duena, bolen ordez eskiatzaileak erabiltzea, egoera argitzen laguntzen die. Baina ikasleekin lehenengo aldiz “Bolen Lasterketa” animazioa erabiltzen saiatu behar da. |
|
| Mekanika |
Errail neumatiko batean talka elastikoen eta inelastikoen azalpena. Talka jasotzen duen orgaren masa alda daiteke. |
|
| Mekanika |
Newtonen sehaskaren animazio txikia. Newtonen Bolak izenarekin ere ezagutzen dira. |
|
| Mekanika |
Hooke legea ilustratzen duen animazio sinplea. |
|
| Mekanika |
Higidura zirkularra deskribatzeko ezohiko koordenatu sistema. |
|
| Mekanika |
Higidura zirkularra duen masa bat plano bertikal batean higitzen ari da. Pisua eta hariaren tentsioak eragindako indarra erakusten dira. |
|
| Mekanika |
Pisua, tentsioagatik jasandako indarra eta penduluko bolan eragiten duen indar erresultantea erakusten dira. |
|
| Mekanika |
Errodatzen ari den disko bateko puntu batek egiten duen ibilbidea azaltzen duen animazio sinplea. |
|
| Mekanika |
Torlojoaren erregela |
Abiadura angeluarra bektorearen norantza eskubiko eskuaren torlojo erregelaren arabera. Animazio hau Bektoreak atalean agertzen da berriro ere. |
| Mekanika |
Abiadura angeluarra bektorearen norabidea agertzen duen animazio sinplea. |
|
| Mekanika |
Gainazaletan labaintzen diren toruak eta “curling” harriak higidura kiribildua egiten. |
|
| Mekanika |
Biratzen eta prezesio mugimendua egiten ari den ziba baten animazio sinplea. |
|
| Mekanika |
Higidura zirkular uniformearen osagai batek higidura harmoniko sinplea duela azaltzen da. |
|
| Mekanika |
Higidura harmoniko sinplea duen sistema bat oszilatzen duen zilindro huts batekin aldaratzen da. |
|
| Mekanika |
Indargetze faktorea botoi baten bidez kontrola daiteke. Indargetze faktore maximoa 100 da eta indargetze kritikoari dagokio. |
|
| Mekanika |
Indar harmoniko batek gidatutako oszilatzaile harmonikoa. Oszilatzailearen maiztasuna eta indargetze faktorea kontrola daitezke. |
|
| Mekanika |
Bi pendulu sinple malguki baten bidez lotuak. Pendulu baten masa alda daiteke. Biribilketa erroreetan kontuan izan pantailaren erresoluzio 1 pixelekoa dela. Segunduko 12 pantailako erritmo batean animazioa zuzena da, ez da hurbilketa. |
|
| Elektrizitatea
eta |
Korronte Zuzena duen Zirkuitu eta Ur Korronte baten Aldaraketa |
Korronte zuzena duen zirkuitu sinple batek voltaia iturria eta pizten den bonbila ditu. Alboan urez mugitutako turbina duen sistema hidraulikoa erakusten da. Bi sistemak antzekoak direla erakusten da. |
| Elektrizitatea eta |
Karga puntual baten eremu elektrikoaren eremu lerroak. |
|
| Elektrizitatea eta |
Txirrin sinplearen azalpena. Bateria batez, altzairuzko zilindro batez, alanbre mehe batez eta metalezko banda malgu batez osatutako txirrina. |
|
| Elektrizitatea eta |
Karga batek higidura harmoniko sinplearekin oszilatzen du. Animazioak kargaren inguruko eremu elektrikoaren lerroak azaltzen ditu. Kalkulu gaitasun egokia duen ordenagailua behar da. |
|
| Elektrizitatea eta |
Oszilatzen ari den Karga Elektriko baten Eremu Elektrikoa eta Magnetikoa |
3 dimentsiotan oszilatzen duen karga elektriko batek sortutako eremu elektriko eta eremu magnetiko “urrunak” azaltzen dituen animazioa. |
| Elektrizitatea eta |
Linealki polarizatuta dagoen uhin elektromagnetiko batetik abiatuta uhin-laurden xafla batek sortutako polarizazio zirkularra. |
|
| Elektrizitatea eta |
Eremu Elektromagnetiko Ez Homogeneo batean Biratzen ari diren Kargak (1) |
Biratzen ari den eta karga duen objektu batek eremu magnetiko ez homogeneoa zeharkatzen du. Animazio hori ere Stern-Gerlach esperimentua eztabaidatzeko erabiltzen da. |
| Elektrizitatea eta |
Eremu Elektromagnetiko Ez Homogeneo batean Biratzen ari diren Kargak (2) |
Biratzen ari den eta karga duen objektu batek 3 iman zeharkatzen ditu: bakoitzak eremu magnetiko ez homogeneoa eratzen du. Animazio hori ere Stern-Gerlach esperimentua eztabaidatzeko erabiltzen da. |
| Kalibre |
Kalibre |
Arkatz baten lodiera neurtzeko kalibre mikrometriko baten erabilpena azaltzen duen animazio sinplea. |
| Kalibre |
Kalibre |
Kalibre mikrometrikoaren posizioa kontrola daiteke eta botoia sakatzerakoan neurketaren balioa agertzen da. |
| Askotarikoak |
Gas lagina konprimatzen duen pistoia azaltzen duen animazio sinplea. Gasaren bolumena gutxitzen doan heinean, dentsitatea, eta ondorioz presioa, handitzen dira. |
|
| Askotarikoak |
Sinu funtzioaren deribatua kosinu funtzioa dela azaltzen duen animazioa. |
|
| Askotarikoak |
Zirkulu baten area barne triangeluen area guztien batukariaren limitea dela erakusten da. |
|
| Askotarikoak |
Integralen esanahia azaltzen da. Adibide praktiko bat gehitzen da. |
|
| Nuklearra |
Itu desberdinekin bolatxoak sakabanatuz dispertsio nuklearreko (scattering) esperimentuak simulatzen dira. Simulazioa Torontoko Unibertsitateko Fisika Orokorreko Laborategiko esperimentu batean oinarriturik dago. |
|
| Nuklearra |
Fikziozko elementu baten, “Balonioaren”, 500 atomoen desintegrazioa. Desintegrazioak modu zehatzean simulatzeko Monte Carlo prozedura erabili da. |
|
| Nuklearra |
Elektroi-positroi bikotearen sorketa eta deuseztatzeari buruz animazio sinplea. |
|
| Nuklearra |
X-izpiek materiarekin interaktuatzeko dituzten 3 modu nagusiak azaltzen dira. |
|
| Optika |
Ispilu bat angelu batekin errotatzerakoan, isladatutako argi izpia angelu horren balio bikoitzarekin islatzen da. |
|
| Optika |
Islapena eta errefrakzio fenomenoak azaltzen dira, baita barne islapen osoa. |
|
| Optika |
Lente mehe bat zeharkatzen duten izpiak eta objektuaren irudi errealaren formazioa erakusten dira. |
|
| Optika |
Barra optiko baten simulazioa. Argi-iturria, objektua, lente mehe bat eta irudia azaltzen dira. Irudia erakusten duen pantaila mugi daiteke. |
|
| Osziloskopioa |
Osziloskopioaren pantailan denbora tartean eginiko aldaketak duen eragina azaltzen duen animazioa. Ez dago voltaiarik. |
|
| Osziloskopioa |
Denborarekin aldatzen den voltaia dagoenean, osziloskopioaren pantailan denbora tartean eginiko aldaketak duen eragina azaltzen duen animazioa. |
|
| Osziloskopioa |
Denborarekin aldatzen den voltaia dagoenean, osziloskopioaren pantailan denbora tartean eginiko aldaketak duen eragina azaltzen duen animazioa. Voltaiaren maiztasuna altua da. |
|
| Osziloskopioa |
Voltaiaren tartea aldatzeak pantailan duen eragina azaltzen da. |
|
| Osziloskopioa |
Etengailuaren maila aldatzeak pantailan duen eragina azaltzen da. |
|
| Mekanika |
Hidrogeno atomo bateko elektroien fotoi bidezko kitzikapena eta fotoi emisioa, Borh ereduaren arabera. |
|
| Mekanika |
Hidrogeno atomo bat azaltzen da, protoi baten inguruan orbitatzen duen elektroi batez osatuta. Ikuspegi batetik, elektroia partikula da eta bestetik probabilitate distribuzioa. Errealitatean ez da bata ez bestea, bien konposizioa baizik. |
|
| Mekanika |
Feymanen Zirrikutu Bikoitzaren esperimentu famatua. Elektroiak banan-banan jaurtikitzen dira eta pantailan kokapen zehatz batzuetan metatzen joaten direla azaltzen da. |
|
| Mekanika |
Osagarritasuna azaltzeko zirrikitu bikoitzaren esperimentua erabiltzen dugu. Elektroi jaurtikigailutik pantailara elektroiek egiten duten ibilbidea aztertzen da, elektroiak partikula eta uhin gisa hartuta. |
|
| Erlatibitatea |
Bi igerilarien analogia erabiliz, Michelson-Morley esperimentuaren azalpena. |
|
| Erlatibitatea |
Erlatibitatearen Teoria Berezian behatzaile guztientzat argiaren abiadura berdina izatearen ondorio zuzena denbora atzerapena fenomenoa dela erakusten da. |
|
| Erlatibitatea |
Denbora atzerapena fenomenoaren ondorio zuzena luzeraren uzkurdura erlatibista dela erakusten da. |
|
| Erlatibitatea |
Animazio batzuen bidez luzeraren uzkurdura erlatibista ikustezina dela azaltzen da. |
|
| Erlatibitatea |
Luzeraren uzkurduraren ondorio zuzena bi gertaeren aldiberekotasuna erlatiboa dela azaltzen da. |
|
| Erlatibitatea |
Paradoxa “klasiko” honetara hurbilketa modu desberdinetan egin daiteke. Hemen Doppler efektu erlatibista azaltzeko erabiltzen da. |
|
| Erlatibitatea |
Foucault-en penduluaren animazioarekin hasi zena, Mach legea azaltzeko garatu da. |
|
| Soinu Uhinak |
Ia maiztasun berdinak dituzten 2 oszilatzailek sortzen duten interferentzia azaltzen da. |
|
| Soinu Uhinak |
Soinu uhinetan gertatzen den Doppler efektuaren azalpena. |
|
| Soinu Uhinak |
Soinu uhinak sortzen dituen diapason baten animazio sinplea. |
|
| Soinu Uhinak |
Animazioak bibratzen ari diren aire molekulak erakusten ditu. Molekula bakoitzak albokoa eskubira nola “bultzatzen” duen ere erakusten du. Uhin desplazamendua maximoan dagoenean molekulen dentsitatea, eta beraz presio uhina, maximoan dagoela ere, eta alderantzizkoa, azaltzeko balio du animazioak. |
|
| Soinu Uhinak |
Soinuaren fisika eta sikofisikara hurbiltzen gaituen animazioa. Noten arteko erlazioan, tenperamentuan, sakontzen du. Ordenagailuan soinua beharrezkoa da. |
|
| Bektoreak |
Bi bektoreren arteko batuketa grafikoki azaltzen duen animazio sinplea. Batuketa bektoriala konmutatiboa dela ere agertzen da. |
|
| Bektoreak |
Bi bektoreren arteko batuketa grafikoki azaltzen duen animazio sinplea. Batuketa bektoriala asoziatiboa dela ere agertzen da. |
|
| Bektoreak |
Bi bektoreren arteko kenketa grafikoki azaltzen duen animazio sinplea. Lehenengoari bigarren bektore negatiboa batutzea eta kenketa gauza bera direla azaltzen da. |
|
| Bektoreak |
Bi bektore numerikoki batzeko beraien osagai kartesiarrak batzea nahikoa dela azaltzen duen animazio sinplea. |
|
| Bektoreak |
Batuketa bektoriala eta bektore unitarioei buruz animazio sinplea. |
|
| Bektoreak |
Bi bektoreren arteko biderkaketa eskalarraren eta sortzen duten angeluaren arteko erlazioa erakusten duen animazio sinplea. |
|
| Bektoreak |
Abiadura angeluarra bektorearen norantza eskubiko eskuaren erregela edo torlojoaren erregela erabiliz. Animazio hau Mekanika Klasikoa atalean agertzen da berriro ere. |
|
| Bektoreak |
Bi bektoreren arteko biderkaketa bektorialaren emaitzak duen norabidea azaltzen da. Emaitzaren balioa zuzena da, bainan ez da aztertzen. |
|
| Uhinak |
Eskubitik ezkerrera edo ezkerretik eskubira hedatzen den uhin baten denbora aldagaiaren ikurra azaltzen da. |
|
| Uhinak |
Langa batean uhin bat fase aldaketarekin islatu egiten da. Hori uhin transbersalaren erantzuna da, edo luzerazko uhin baten desplazamenduaren itxura. |
|
| Uhinak |
Uhin bat bi langetan islatzen da hurrenez hurren, eta uhin estazionarioa sortzen da. |
|
| Uhinak |
Bi muturretan nodo bana duten lehenengo hiru uhin estazionarioak erakusten dira. Uhinen maiztasunak uhin luzerarekiko alderantzizko proportzionaltasuna dute. |
|
| Uhinak |
Mutur batean nodo bat eta antinodo bat bestean duten lehenengo hiru uhin estazionarioak erakusten dira. Uhinen maiztasunek uhin luzerarekiko alderantzizko proportzionaltasuna dute. |
Animazio hauek Toronto Unibertsitateko Fisika Departamenduko David M. Harrison-enak dira, harrison@physics.utoronto.ca. Animazioek Copyright dute. Copyright © 2002 - 2004 David M. Harrison .
![]()
Lan hau Creative Commons License lizentziapean dago.
Animazio baten kopia bat zure web zerbitzarian jarri nahi baldin baduzu, jakin animazioen fitxategi guztien izenak eta html fitxategienak berdinak direla, baina fitxategi horien estentsioa .html izan beharrean.swf da. Beraz, Nestcape edo Mozilla erabiliz Gorde .... bezala erabili html fitxategia gordetzeko. Gero, eskuz, URL aldatu eta .html ordez .swf amaiera jarri, sakatu Enter botoia eta erabili Gorde....bezala swf fitxategia gordetzeko. Internet Explorer erabiltzen dutenek fitxategiaren izen osoa ezabatu beharko dute, horrela URL direktorioaren izenarekin amaitzen dela utziz. Ondoren, Enter botoia sakatu eta direktorio horretako fitxategi guztiak azalduko zaizkizu. Estentsioa .swf duen fitxategiaren gainean eskubiko botoiarekin sakatu eta agertzen den menutik Gorde .... bezala aukeratu.
Nire animaziorik jaitsi duzula jakin nahi nuke. Hori dela eta, eskertuko nizule posta elektroniko bat helbide honetara idatziko bazenit harrison@physics.utoronto.ca. (Gazteleraz idazten baduzu, beste helbide honetara ere kopia bat bidali: agm@ua.es).
Animazio aurkibidea hau aldatu den azken data: 10-XI-2005, 13:15:29 (UTC).
(Xabier Larretxeak itzulia. Itzulpenari iruzkinak egiteko helbide elktroniko honetara idatzi xlarretxea@axular.ikastola.net).